Hizkuntza politika

Kutxa Ekogunearen Patronatuak Ekoguneko Hizkuntza Politika (EHP) onartu zuen 2013an. Hizkuntza arau eta irizpide multzo honek Kutxa Ekogunea hizkuntza-praktika jasangarrietan eredu izateko eta euskararen arnasgune izateko helburuari erantzun nahi dio. Izan ere, ekologiaren kultura bultzatzeak hizkuntzen kudeaketa ekologikoa egitera garamatza. Kutxa Ekoguneko Hizkuntza Politika, Ingurumen Politikarekin batera, egitasmoaren enborrean dago eta bi politika hauen kudeaketa ekologikoa, berritzailea eta integrala egiteko bidea hartu dugu.

Kutxa Ekogunearen jarduera-eremu guztietan garatzen diren proiektu, zerbitzu eta programetan Hizkuntza Politika ezartzeko konpromisoa hartu dugu. 

Irakurri gure helburu eta konpromisoak

Irakurri gehiago: "Bai Euskarari zerbitzua euskaraz ziurtagiria lortu dugu"