Ingurumen-politika

ATALAK

1. Parkea eraikitzen
2. Energia
3. Mugikortasuna
4. Baliabideen kudeaketa
5. Produktu eta zerbitzuen erosketa
6. Gune berdeak
7. Hezkuntza

Egiten ditugun gauza guztietan modu jasangarrian jarduteko gure konpromisoa eta aitorpena da Kutxa Ekogunearen ingurumen-politika, parkearen diseinutik eta eraikuntzatik gure lurraldeko kontzientziazio-kanpainak garatu eta martxan jarri arte kontutan hartzen duguna.

Kutxa Ekogunean parkea eraikitzen eta proiektuak garatzen daramagun urteetan zehar, aukera jasangarriak hartu eta sustatzea askotan biderik nekezena izaten dela ikusi dugu, baina badira egiteko moduko aukerak ere. Gainera, bide horretan gure helburu berak partekatzen dituzten aliatuekin eta elkarteekin lan egin ahal izan dugu, eta horietako askok parkea sortzen eta garatzen lagundu digute gainera.

Hona hemen Kutxa Ekogunea parkean aplikatzen ditugun adibide jasangarriak:

PARKEA ERAIKITZEN

  • Arkitektoak, hirigileak, ingeniariak eta beste esparru batzuetako teknikariak kontratatzeko orduan eraikuntza jasangarriko agiriak txertatzen ditugu.
  • Euri-uren higadura eta ondorio potentzialak saihesteko, parkeak drainatze jasangarriko zenbait adibide ditu, hala nola, areka berdeak erabiltzen dira ur-jarioa mantsotzeko eta jariatze-urak iragazteko eta asfalto iragazkorra aparkaleku inguruan ura zuzenean ibilgura isuri beharrean, hura iragazi eta garbitzeko.
  • Parkeko komunetako ura Bidatek teknologia erabiltzen duen hondakin-uren araztegira bideratzen da. Izan ere, sistema horrek iragazki biologiko bat eta zizareak erabiltzen ditu ura arazteko.

Emaitzak:

ENERGIA

  • Kanpoko argiztapen-proiektua Philips enpresarekin lankidetzan gauzatu dugu, nazioarteko irizpide zorrotzagoak bete, eta horrela, gure zeruaren gauetako argi-kutsadura saihestu eta energia modu eraginkorragoan erabiltzeko.
  • Eguzki-sistemaren eta sistema termikoaren bitartez urtean 6.900kWh inguru sortuko dituen eraikin bat leheneratu dugu, 2 familiek urtebetez kontsumitzen duten energia, alegia.
  • Parkeko eraikin neurologikoaren birgaikuntzak bertan dauden pertsonen ongizatea eta energia-errendimendua hobetzea du helburu, isolamendu-hobekuntzak, kristalezko gainazalen murrizketa eta barneko argiteria adimenduna barne. 

MUGIKORTASUNA

  • Miramon – Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearekin batera, mugikortasun jasangarriko ekimenetan lan egiten ari gara, kontzientziaziorako, seinaleetarako eta hirigintza-hobekuntzetarako kanpainetan, adibidez.
  • Langileek bertan bi bizikleta elektriko erabil ditzakete barneko joan-etorrietarako.

BALIABIDEEN KUDEAKETA

  • Plastikoa, papera, beira, aluminioa eta inprimagailuetako tonerrak bereizi egiten ditugu gero horiek birziklatzeko.  
  • Gainera, pinturen, pilen, ekipamendu informatikoen eta abarren gisako hondakin arriskutsuak behar bezala bereizi eta dagokion kudeatzaileari bidaltzen dizkiogu.
  • “Aprobetxatu” daitezkeen produktuen datu-base bat mantentzen dugu horiek berrerabili ahal izateko.
  • Zoriontsu egiten ditugu gure baserriko zizareak, horiek sukaldeko hondakinekin elikatzen baititugu, aldi berean, baratzetik eta parkearen barneko lorezaintza-lanetatik eratorritako zatiki organiko guztiarekin konpost eginez.

PRODUKTU ETA ZERBITZUEN EROSKETA

  • Garbiketa-produktuak, papera, ekipamendu informatikoak edo segurtasun- eta lorezaintza-zerbitzuak erosteko orduan IHOBEren erosketa berderako irizpideak erabiltzen ditugu. Esparru horretako adibide azpimarragarri bat gure bulegoetako altzariak dira. Izan ere, horiek Ofitaren produktuekin eginda daude, ekodiseinu-ziurtagiriak eta Öeko-text ehun ziurtatuak dituzte, eta ez dute gai kartzinogenorik.
  • Gure lanaren zati handi bat kontzientziazio-kanpainen garapenean oinarritzen da, eta horretarako, formatu digitalari ematen diogu lehentasuna. Inprimaketak egiterakoan Ángel Azul ziurtagiria duen papera erabiltzen dugu eta barneko dokumentuetarako ecofont tipografia erabiltzen dugu tinta % 50 aurreztu ahal izateko. Egiten ditugun koadernaketetan grapak eta itsasgarri toxikoak ez erabiltzen saiatzen gara eta ahalik eta gramajerik onena aukeratzen dugu. Dokumentuak bi orrialdetan inprimatzen ditugu eta formatu handiko karteletan abaraska-kartoia deiturikoa erabiltzen dugu, beste euskarri-mota batzuetako PVC saihestuz.
  • Parkearen eraikin nagusia berritzeko lanetan berreskuratutako materialen % 80 berrerabili dugu: ateak, argiak, txorrotak, erradiadoreak eta abar. Adibide gisa, taula zaharrak gela eta bulegoetarako mahaiak eta apalak egiteko berrerabili ditugu.

GUNE BERDEAK

  • 2011. urtetik 4.500 zuhaitz eta zuhaixka autoktono baino gehiago landatu ditugu parkean. 
  • Parkeko zorua prestatu eta egokitzeko lanek 2 urteko iraupena izan dute. Proiektuaren barnean, ongarri berdeak eta lurra hobeto iragazteko lanak egin dira, horrela, materia organikoa areagotu eta landare arrotzen hazkundea eragozteko. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioarekin egindako hitzarmenari esker, Gipuzkoako etxeetatik 140 konpost-tona baino gehiago jaso ditugu.
  • Halaber, IHOBErekin lan egiten dugu parkean hazi daitezkeen espezie inbaditzaileen hedapena saihesteko helburuarekin, betiere ahalik eta teknikarik onenak aplikatuz.
  • Zabalaga errekaren zati bat berreskuratu dugu, ibilguaren konexioa hobea izan dadin. Euskal Herriko Unibertsitatearekin mantentzen dugun lankidetzari esker, ibilguaren jarraipena egiten dugu.

 HEZKUNTZA

  • Hezkuntza-proiektuetan erabiltzen ditugun material asko berrerabili egiten ditugu. Eskorgak, adibidez, antxoa-kaxekin eta Cola-Cao poteekin eginda daude, amantalak ongarri-poltsekin eta jausgailu-telarekin, eta ehunka jogurt- eta esne-ontzi berrerabiltzen ditugu gure lantegietarako.
  • Euskarri digitalak aprobetxatuz, ia zerora murriztu dugu programa didaktikorako eta ebaluazioetarako paperaren erabilera.