Haurrentzako ekintzak

Itxita Kutxa Ekoguneko Haur Parkea eta bertan behera programatutako jarduera guztiak, Aste Santu eta Pazku Asteko udaberrilekuak ere bai.

MARTXOA
(Ura)

IPUIN KONTAKETA: 'Euria egin ondoren' | Egilea: Miguel Cerro

Haur Parkeaz gozatzeaz gain ipuin kontaketa laburra eskainiko dugu haurrek gai desberdinak, ereduak, sormena landu ditzaten. Baita liburua jolas elementu bezala bultzatzeko ere.

Elkartasuna zailtasunei aurre egiteko kemena eta gauzetan oinarritzen ez den zoriontasunaren bilaketa ageri dira liburu honetan.

NOIZ: 2020/03/7, larunbata | 11:30   NON: Kutxa Ekoguneko Haur Parkea  NORENTZAT: 2-11 urte

Hizkuntza: euskara / Prezioa:  Doan, Haur Parkeko sarrerarekin

DINAMIZAZIO EKINTZA: 'Ispil eta bere bidaia'

Ispil hodei erraldoi batetik behera erori den ur tanta da eta Kutxa Ekogunean zehar dabil galduta. Lagundu al diguzu Ispil topatzen?

Martxoan Uraren Eguna ospatzen dugula aprobetxatuz, zatoz familiarekin dinamizazio ekintza dibertigarri honetan parte hartzera.

NOIZ: 2020/03/8, igandea | 17:00-18:00   NON: Kutxa Ekoguneko hainbat gunetan  NORENTZAT: 3-11 urte

Hizkuntza: euskara / Prezioa:  5 €

IPUIN KONTAKETA: 'Ur azpian - lurraren azpian' | Egileak: Aleksandra eta Daniel Mizielinska

Bidaia zoragarri bat proposatzen digute autoreek, gure begietatik ezkutatuta dauden eta itsasoaren azpian eta sakonean dauden lekuetara eramango gaituena.

Irudi ikusgarrien bidez, Hego Afrikako urre-meategietan edo sumendietan barneratuko gara, isopodo erraldoia edo hiru metroko lur-zizare harrigarriak ezagutuko ditugu. Eta gauza asko ikasiko ditugu, hala nola munduko metrorik sakonena zein herrialdetan dagoen, edo nor izan ziren lehen urpekariak.

NOIZ: 2020/03/14, larunbata | 11:30   NON: Kutxa Ekoguneko Haur Parkea  NORENTZAT: 2-11 urte

Hizkuntza: euskara / Prezioa:  Doan, Haur Parkeko sarrerarekin

IPUIN KONTAKETA: 'Grizzly birusa' | Egilea: Émilie Chazerand

Lore Musutxok dohain bitxi bat du: doministiku egiten duen bakoitzean, Grizzly hartz bat bere sudurretik ateratzen da. Loreren arazoa konpainiako hartz-fabrikako zuzendariari baino ez zaio komeni. Hark etxeratu eta mundu osoan saltzen ditu, eta horregatik irabazten du Loreren adiskidetasuna: etengabe doministiku egiteko eta dirutza handia pilatzeko.

Baina, halako batean, Lorek utzi egin dio doministiku egiteari, eta konturatu da zuzendariak interesa besterik ez duela mugitzen eta ez dela benetako laguna: hartzik gabe, bere adiskidetasuna ez zaio interesatzen. Orduan, zuzendariaren atzetik dabiltzan kaiman bihurtzen dira haren malkoak.

NOIZ: 2020/03/21, larunbata | 11:30   NON: Kutxa Ekoguneko Haur Parkea  NORENTZAT: 2-11 urte

Hizkuntza: euskara / Prezioa:  Doan, Haur Parkeko sarrerarekin

IPUIN KONTAKETA: 'Euria ari duenean' | Egilea: Leire Salaberria

Normalean, hodeiak eta euria tristeziarekin eta umore txarrarekin lotzen dira, baina, hemen, baikortasunerako eta fantasiarako ate dira: kalean nahasten diren koloretako euritakoak, hezetasuna ospatzen duten barraskiloak, berriz berdatzen diren arbolak... Festa dira egun euritsuak.

Liburuari poza dario, eta garbi dago gonbita: eguraldia txarrean eta nekeetan, irria ezpainetan.

NOIZ: 2020/03/28, larunbata | 11:30   NON: Kutxa Ekoguneko Haur Parkea  NORENTZAT: 2-11 urte

Hizkuntza: euskara / Prezioa:  Doan, Haur Parkeko sarrerarekin

IPUIN ANTZEZTUA: 'UR: erori nahi ez zuen tanta', Elene Lopezekin

Euriaren jokorako gonbidapena da hau, munduari "euria egiten" digun bizitzaren jokora eta itsasora eramango gaitu.

NOIZ: 2020/03/29, igandea | 12:00-13:00   NON: Kutxa Ekogunea  NORENTZAT: 3-11 urte

Hizkuntza: euskara / Prezioa:  5 €

APIRILA
(Ama Lurra)

IPUIN KONTAKETA: 'Ximunen baratzea' | Egilea: Rocío Alejandro

Haur Parkeaz gozatzeaz gain ipuin kontaketa laburra eskainiko dugu haurrek gai desberdinak, ereduak, sormena landu ditzaten. Baita liburua jolas elementu bezala bultzatzeko ere.

Ximun untxiak azenario asko erein zituen, baina beste norbaitek letxugak landatzeko iradoki zion, beste batek tomateak, beste batek alberjiniak… eta baratzea, horrela, barazkiz ez ezik nekazari bereziz ere bete zen: sagua, oiloa, akerra, txerria, azeria… Liburu honek talde-lana goresten du, baita bizikidetza harmoniatsua eta naturarekiko harremana ere.

NOIZ: 2020/04/04, larunbata | 11:30   NON: Kutxa Ekoguneko Haur Parkea  NORENTZAT: 2-11 urte

Hizkuntza: euskara / Prezioa:  Doan, Haur Parkeko sarrerarekin