Kutxa Ekoguneak naturaz gozatzeko hainbat ideia proposatzen dizkizue familia guztiarentzako tailer eta ikuskizunen bidez.
Landetan Land Art-en esperientzia kolektibo batean parte hartzea; Ostadarraren Nazioarteko Eguna kantatuz eta dantzatuz ospatzea; zure didgeridoo eraikitzea eta jotzea; une lasai batez familiarekin yoga eginez gozatzea; landare, lore eta algekin nola estanpatu ezagutzea; eta/edo bizikleta gainean artilea kardatzen ikastea.
Aukeratu zure planak Aste Santurako; begira zer prestatu dugun zuretzat! Ziur gure parkeaz gozatzeko eta naturarekin konektatzeko jardueraren bat aurkituko duzula.
APIRILA
'LAND ART familian, natura marrazten'
Land art esperientzia kolektiboa Kutxa Ekoguneko zelaietan. Tailer honetan land art-eko lan bat egiten eta muntatzen parte hartuko duzu familian. Lan horretan, ilargierdi itxurako bide bat marraztu beharko duzu, adarrak eta hazi-ponpak dituena. Hazi-bolak zer diren jakingo duzu, eta horiek egiten ikasiko duzu. Hazi-bolak zer diren jakingo duzu, eta horiek egiten ikasiko duzu. Hazi-ponpak edo Nendo Dango (buztin-bolak japonieraz) antzinako labore-mota antza-modu bat dira, lurra haziak dituzten buztin-bolekin ereitean datzana, lurra luberritu beharrik gabe.
Masanobu Fukuoka izeneko biologo, nekazari eta filosofo japoniar batek sortu zuen kontzeptua. Hazi meliferoak ereingo ditugu, udaberrian ernaldu eta loratzen direnean, erleek elikatzeko aparteko lekua izan dezaten. Udaberrian loreak bonbardatu nahi dituzu?
Idoia Lizeaga, lore-maisu eta bitxigile artisaua | www.idoializeaga.com
Formatua: tailer kooperatiboa Noiz 2021/04/01ean, osteguna eta 2021/04/02an, ostirala Ordua: 10:00-11:30 | 11:30-13:00 Ordu kopurua: 1,5/saioa Lekua: Kutxa Ekogunea Hizkuntza: elebitan Prezioa:5 € Adina: familiak
'Kolorez beteriko...'
Kolore, kolore ta gustu guztiak. Denontzat, denontzat ez dira berdinak. Urdina... zuk nahi duzu urdina. Nik maiteago horia. Bien artean berdea sortuko da. Ezkerra, eskuina, gibel edo aintzina. Bakoitzak bere bidea. Berarentzat onena!
Saioa Aizpurua, ipuin kontalaria
Formatua: ipuin antzeztua Noiz 2021/04/03an, larunbata Ordua: 11:00-12:00 Lekua: Kutxa Ekogunea Hizkuntza: euskaraz Prezioa: 7 € Adina: familiak
'Lurrak ahots bat badu, hori da didgeridooarena'
Australiar aborigenek diote Amalurraren soinu guztiak elkartuko balira, didgeridooaren zurrunbiloa aterako litzatekela. Didgeridoo bakoitzak bere ahots propioa du eta termitek hustutako eukaliptozko enbor bat da. Naturak oparitutako musika tresna!
Familia osoarentzat den solasaldi honetan australiar mitologiaren bi ipuin kontatuko dira (Tiddalick igela eta Munduaren sorrera), marrazkien eta naturaren musikaren laguntzarekin. Bukaeran haur eta guraso bakoitzak didgeridoo bat egin, irudiekin apaindu eta jo ahal izango du. Baita etxera eraman ere! Sar zaitezte australiar aborigenen Ametsen Garaira.
Iban Nikolai, didjeridoo musikaria eta irakaslea | www.ibannicolay.com
Maitri Ugalde, artista plastika
Formatua: sormena eta musika tailerra Noiz 2021/04/04an, igandea Ordua: 11:00-12:30 Lekua: Kutxa Ekogunea Hizkuntza: euskaraz Prezioa: 8 € Adina: familiak
'Yoga naturan familian'
Proposamen hau familia esperientzia bat da naturan jardutean prozesua modu organikoan: tribu txiki bakoitzaren erritmoa errespetatzen du familiako kide guztien arteko loturak hurbiltzen eta indartzen dituen bitartean. Familiek saio solteetan eman dezakete izena, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik yoga praktikatu izana.
Marta Madhurai, yoga irakaslea. Esperientzia handia du emakume, haur eta familiekin yoga saioak ematen | www.yogamadhurai.com
Formatua: yoga saioa Noiz 2021/04/06tik 11era Ordua: 11:00-12:15 Lekua: Kutxa Ekogunea Hizkuntza: elebitan Prezioa: 7 € (3 urte arteko haurrak doan) Adina: familiak
'Landareen aztarnak: zianotipia laborategia'
Gure inguruko landareak, loreak eta algak izango dira egingo ditugun zianotipien oinarri. Zianotipia argiarekin egiten den inprimaketa teknika da. Soluzio fotosensiblea dela medio, eguzkiaren argiarekin harreman zuzena edukitzerakoan papera edo oihala urdintzen ditu, plantxa gisa erabili dugun landare edo algaren aztarna erreserbatuz.
Teknika horrek lotura estua du botanikarekin; izan ere, argazki-irudiekin osorik argitaratutako lehen liburua alga-herbarioa da, eta Anna Atkins botanika britainiarrak teknika horren bidez egin zuen.
Itziar Unzurrunzaga, diseinatzaile eta inprimatzailea, bere azken lanak naturaren kolorea, ezaugarriak eta formak islatzen ditu | www.itziarunzurrunzaga.com
Formatua: estanpazio tailerra Noiz 2021/04/06an, asteartea eta 2021/04/08an, osteguna Ordua: 16:00-18:30 Ordu kopurua: 2,5/saioa Lekua: Kutxa Ekogunea Hizkuntza: euskaraz Adina: familiak Prezioa: 10 € (6 urte arteko haurrak doan)
'Natura, jasangarritasuna, konpromisoa eta bizitza: Euskal artilea ezagutu'
Euskal Herriko artilearen munduan murgilduko gara, artilea lantzeko beharrezkoak diren prozesuak ezagutuko ditugu: ilea moztea, garbitzea, jorratzea eta kardatzea. BiziKarderrekin (artilea kardatzeko bizikleta) eta BiziRuekarekin (bizikleta baten gainean iruteko gurpila) egiten dugun lanaren erakustaldia egingo dugu, iruteko teknika tradizionala zurezko ziriarekin ikasiko dugu eta, azkenik, Mutur Beltz zintzilikario edo giltzatako bat sortuko dugu aurpegi beltzeko Karrantzako artilararekin. Tailerra parkeko naturgunean emango da.
Mutur Beltz, Karrantzako ardi beltza sustatzeko elkarte agroekologikoa, artistikoa eta kulturala. Besteak beste, honako helburu hauek ditu: ardi horien artilea lehengaitzat hartzea, praktika artistiko garaikidearen eta diseinuaren bidez; euskal artileen erabilera berriak ikertzea, eta, hartara, gure ingurunean eragiten duen ingurumen-inpaktua gutxitzea. Apustu politiko horrek guztion ongia eta erantzukizun soziala bilatzen ditu, ama lurrarekin duen harremanetik abiatuta | www.muturbeltz.com
Formatua: artile tailerra Noiz 2021/04/11an, igandea Ordua: 11:00-13:30 Lekua: Kutxa Ekogunea Hizkuntza: elebitan Prezioa: 8 € Adina: familiak