Hezkuntza programa 2019-2020

Aukeratu bisita mota

EGUN-PASA

KUTXA EKOGUNEAN

Info gehiago

EGONALDIA KUTXA

AROTZ-ENEAN

Info gehiago

EGUN-PASA KUTXA EKOGUNEAN
 

Hezkuntza programa egokitu eta anitz bat garatu dugu ikastetxeentzat, haur hezkuntzatik hasi eta bigarren hezkuntzaraino (*). Ingurumenarekin erlazionaturiko gai ezberdinak lantzen ditugu gure tailerretan: biodibertsitatea, bizidunak, kontsumoa, baratzagintza, klima aldaketa... guztiz praktikoak direnak eta curriculumean txertatuta daudenak.

Gure helburua, ikasleek bizipenekin ikastea da, bizipen hauetatik ikasitako bere egunerokoan txertatu dezaten. Helburu hau lortzeko 25 hektareako eremu zabal eta natural bat dugu, bertan tailerrak aurrera eramateko gune ezberdineak sortu ditugularik: baratza eskola, abeletxea, zizare araztegia, baratza parkea, larrea, basoa…

Aurten gainera tailerretan material berriak eta jarduera gehiago txertatu ditugu eta tailer guztien luzapena igo dugu, ikasleek esperientzia erosoagoa eta borobilagoa izan dezaten.

Bisita amaitzeko, tailer ostean Haur Parkeaz ordu eta erdiz goza dezakezue eta nagusigoentzako, bota begirada bat jarduera gehigarriei.

(*) 16 urtetik gorako ikasleentzat PLUS16 programa kartara, informatu zaitez!

Egin aurre erreserba!

Informazio gehigarria: hezkuntza@ekogunea.eus

Kontsultatu tarifak

Aukeratu zure maila

HH

tailerrak ikusi

Info gehiago

LH (1,2,3)

tailerrak ikusi

Info gehiago

LH (4,5,6)

tailerrak ikusi

Info gehiago

DBH

tailerrak ikusi

Info gehiago
  •  
    Ordutegia      Ordu eta erdiko tailerrak
  •  
    TAILERRAKPraktikoak eta naturarekin harreman zuzena
  •  
    EdukiakCurriculumean txertatuak
  •  
    Hizkuntza Ekintza guztiak euskaraz
  •  
    Ikastetxean ere Bisita aurrez eta ondoren ikastetxean lantzeko materiala
  •  
    garapen iraunkorreko helburuak (ods)Programan txertatuak

EGONALDIA KUTXA AROTZ-ENEAN
 

Kutxa Arotz-enea, ingurumen heziketa eskola, Kutxa Ekoguneko hezkuntza programaren baita eskainitako ekimena da, EAE, Nafarroako eta Iparraldeko ikastetxe guztiei zuzendua.

Kutxa Ekogunearen helburu nagusia gizarteari ingurumen gaietan kontzientziaziotik ekintzetara igarotzeko bidea erraztea da, eta ikasleak gizartearen gaurko eta etorkizuneko atal garrantzitsua direnez, bi eta bost egun arteko egonaldien bidez bide hau beraiekin batera ingurumen naturalean murgilduta egitea da helburua.

Eskolaren eguneroko jarduera didaktikoa osatzera datorren baliabide honen helburu nagusia, ingurune naturalera eta landa-giroko errealitatera hurbilpen aktiboa, bizipenezkoa eta globala erraztea da.

Horretarako prestatutako esperientzia esanguratsuen bidez, ingurunearen egoera eta problematika eman nahi da ezagutzera. Testuinguru horretan, Eskolaren egitekorik behinena gutako bakoitzak gai horrekiko daukagun erantzukizunaz zein arduraz hausnartzea da; errespetuzko jarreretan eta ekologiaren kontzientzian oinarritutako hezkuntza baten garrantzia azpimarratuz.

Arotz-Enea leku beroa eta abegitsua da, eta bertan ikasgelak ezarri ohi dituen baldintzapen guztietatik kanpo ikus eta azter daiteke ikasle-taldea.

Bada, Arotz-Enean zain gauzkazue; izan ere, bertako diziplina anitzeko lan-taldearen ardurapean dagoen programaren baitan istorioak kontatzeko edota sortzeko parada ezin hobea izango baituzue, baita azalpen zientifikoak jaso eta talde-errealitateak aztertu eta dinamizatzeko aukera paregabea ere. 

  •  
    EGONALDIA     Bi, hiru, lau edo bost egun
  •  
    TaldeakLH eta DBH 1eko ikasleak. 84 ikasleentzako lekua
  •  
    EDUKIAKHainbat alor eta diziplinetako edukiak, jolasari garrantzia emanez
  •  
    BIZIPENAKLanda giroko errealitatearen hurbilketa aktiboa
  •  
    Hizkuntza Euskara edo gaztelania

 

PROGRAMAZIOA ETA BALIABIDEAK

Arotz-Enean, ikastetxeok aztergai oso desberdinak jorratu ahal izango dituzue, hainbat alor eta diziplinatako edukiak lantzen dituzten jarduera ugari bitarteko, baina betiere jolasari tarte garrantzitsua eskainiz.

Paisaia, bertako basoak, eta inguru horretan hain ezaugarriak diren ekosistemak,... espezie desberdinak, animaliak nahiz landareak, pertsonak horiek nola baliatzen dituen, baliabide natural gisa duten garrantzia, eta hori guztiarekin batera, baso sinboliko eta kulturala: gure amets, beldur eta gurariekin irudikatzen dugun basoa, hain zuzen ere. Nekazaritzako landa-ingurunea, bizimodu tradizionalaren erakusgarri, beronen osagaiak, landa-giroa eta hiri-giroa aurrez aurre, kultur transmisioa, aberastasun mitologikoa...

Metodologia aktiboaren eta gaiak globalki aztertzekoaren aldeko apustua egin dugu. Hasi ibilbideetatik, berauetan ingurunearekin zuzeneko harremana bilatzen dugu, zentzumen anitz baliatuz, eta era guztietako tailerretan murgiltzeraino, bertan bizi izandakoa esperimentatu, hortaz gogoeta egin eta/edo aztergaiak eguneratu ahal izateko. Den-dena globaltasun-proposamenaren ikuspegitik landua, ezagutzaren munduan barneratzeko bideak asko eta desberdinak direla aitortuz eta onartuz.

Ingurumena estimatu, errespetatu eta zaintzeko joerak eta jarrerak sustatzen dituzten jarduerak eskaintzen ditugu:

  • Ibilaldiak baso-mota desberdinetan barrena
  • Kobazuloetara, harrobira, baserrietara egindako bisitaldiak
  • Ukenduak egitea
  • Maketagintza
  • Animalien aztarnak, arrastoak eta seinaleak bilatzen ikastea
  • Orientazioa
  • Adierazpide edo espresio dramatikoa, etab. luzea.

INSTALAZIOAK

  • Harrerako eraikin nagusia, eta honen barruan daude: 4 logela, literaz hornituak / Irakasle arduradunentzako logelak / Jangela, sukaldea eta komunak / Erizaindegia.
  • Jardueren aretoa, eta bertan liburutegia / Erabilera anitzeko aretoa / Komunak.
  • Bestelako instalazio batzuk: Pilotaleku estalia / Aire libreko pista, kirol anitz egiteko prestatua /Jolaserako eta aisialdirako gunea.

IZEN-EMATEAK HEMEN
2020ko otsailean irekiko da izena emateko epea 2020-2021 ikasturterako