Dagoeneko hainbat lurralde eta hirietan ostalaritzan iturriko ura eskaintzea oso ohitura normalizatua da. Euskal Herrian berriz, ez dago horren zabaldua zenbait ekimen egin badira ere.
Horregatik, Kutxa Ekogunearen nahia ekimen hau Gipuzkoan zehar zabaltzea da, eskualde bakoitzeko erakundearekin batera, ura kontsumitzeko ohitura jasangarriagoak bultzatuz.
Ekimen honek helburu hirukoitza du:
Uraren kalitatea bistaratzea.
Plastikozko botilako ura kontsumitzeak sortzen duen inpaktua gutxitzea.
Kontsumitzaileak kontsumo kontziente baterako bidean jarrera aldaketak barneratzea.
Horretarako, kristalezko ur pitxar berrerabilgarriak eskainiko zaizkie ostalariei, bezeroek hala eskatu beharrik gabe erabil ditzaten. Modu honetan, iturriko ura aprobetxatuz eta kristalezko pitxarra berrerabiliz, kalitatezko ura eskainiko dugu baina aztarna ekologikorik gabe. Gainera, bezeroek etxetik kanpo uraren kontsumo ohiturak berritzea lortu nahi dugu kanpaina irauten duen denbora tartetik harago.
Kanpainan parte hartu nahi duzu?
Grifoterapia
Taberna edo jatetxe batean iturriko ura eskatzearen lotsa izan al zara inoiz?
Grifoterapiari esker, etxetik kanpo zaudela iturriko ura eskatzea dagokizunean beldurra gainditzea lortuko duzu! Ikusi bideoa eta egin zure diagnostikoa:
Ekotrivialekin jolasean
Ekotriviala pitxarraren atzeko aldean kokatutako telefono mugikorrentzako QR kode bidez deskargatu daitekeen galdera-erantzun jolasa izan da. Iturriko uraren kontsumoaren inguruko informazio erabilgarria eskaintzeaz gain, lehenengo plateraren zain egotea atseginagoa izatea lortzen saiatu da.
Ekotriviala 3 hizkuntzatan izan da eskuragarri: euskara, gaztelania eta frantsesa.
Kanpainan parte hartzen ari diren herriak:
- Bidasoa- Txingudi: Hondarribia, Irun.
- Donostialdea (Buruntzaldea eta Oarsoaldea): Donostia-San Sebastián, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Pasaia, Oiartzun, Lezo, Urnieta, Usurbil eta Astigarraga.
- Urola Garaia: Zumarraga, Urretxu, Legazpi eta Ezkio-Itsaso.
- Tolosaldea: Tolosa, Irura, Ibarra, Andoain, Asteasu, Berrobi, Bidegoian, Zizurkil, Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Belauntza, Baliarrain, Anoeta, Hernialde, Elduain, Bedaio, Amezketa, Villabona, Berastegi, Alkiza eta Amasa.
- Debagoiena: Leintz Gatzaga, Elgeta, Antzuola, Eskoriatza, Aretxabaleta, Oñati, Bergara eta Arrasate.
- Debabarrena: Eibar
- Goierri: Beasain, Legorreta eta Itsasondo.