Naturan Hezi

Naturan Hezi Eskola eremu berdeetan hezten duen hezkuntza-komunitatearen topagunea da, non ikastaroak eta urteko Topaketak ospatzen ditugun. .

UPV/EHUk (UIK. Udako ikastaroak) antolatuta, eta Kutxa Ekogunearen partaidetzarekin, Naturan Hezi II Topaketak: Ekozentrismoruntz bidaia esakiniko da.  Egun, 32 dira Kutxa Ekoguneko Baso-eskola sarean dauden Gipuzkoako ikastetxeak. Naturan Hezi Eskolaren bidez, sarea elkarrekin ehundu, elkarrekin ikasi, hobekuntzak sortu eta komunitatea osatzen dugu. 

Topaketen helburua gai zehatz baten inguruan sakontzea da, hizlari adituei entzunez, esperientziak partekatuz, eta ikastetxeen artean elkarlanak eta sinergiak sortuz.

Noiz eta non

2022ko ekainaren 28an, asteartea
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa
Hizkuntza: euskara

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Zuzendaria: Irati Andoño (Kutxa Ekogunea)

Egitaraua: Deskargatu hemen egitaraua (pdf-an)

Informazio osoa eta izen-emateak: Kontsultatu hemen informazioa, hizlariak, prezioak, laguntzak, izen-emateak: uik.eus