Negulekuak

Neguan natura lozorroan sartzen da… negua hotza eta ilunagoa baita, gris esmeralda dotorea. Loreak izkutatu egin dira, zuhaitzak biluztu eta animaliek eguraldi beroagoaren bila joan edo beraien kabietan goxo-goxo lo luzea egiten dute. Negua bildu egiten da bere baitan, horregatik neguan dena da isiltasuna.

Baina neguan ere badugu zer ikasi eta zer jostatu! Kutxa Ekogunean ez gaude lozorroan! Argitxo bat mantentzen dugu piztuta negulekuetan aktibitate anitzekin:

  • Goizero ipuin berri bat irakurtzen dugu
  • Abenturak bizitzen ditugu kanpoko lekuetan
  • Naturan lagun berriak egiten ditugu
  • Eskulanak egin eta asko jolasten dugu
  • Eta etxera joaterakoan familiari zer erakutsi asko izango dugu.

Ez galdu aukera hau, zatoz gure negulekuetara eta ez geratu etxean lozorroan!

INFORMAZIOA

Izenemateak: 2018ko azaroaren 5 (08:00)-2018ko abenduaren 12 (14:00)

Txandak: 1.txanda: abenduaren 24tik 28ra (09:30-13:30) / 2.txanda: abenduaren 31tik urtarrilaren 4ra (09:30-13:30)

Adina: 3-10 urte bitarteko haurrentzako. (2008-2015 urteen artean jaiotakoak)

Zerbitzuak eta prezioak:

  • Astea: 70€
  • Zaintza (08:30-09:30): 20€
  • Jangela (13:30-15:00): 40€
  • Tarifa berezia: -%7 Deskontua egingo da (Kutxabankeko bezeroei, Ekiren lagunei, langabeei, Gaztedi plana edo kontua dutenei, familia ugariari edo monoparentalari, aniztasun funtzionala duenari edota Miramon parke teknologikoko langileari).

Hizkuntza: Euskaraz

IZENEMATEAK