Negulekuak 2019

Neguan natura lozorroan sartzen da. Baina Kutxa Ekogunean dena prest dugu negulekuetarako.

Neguan natura lozorroan sartzen da. Animaliak gordelekuetan sartzen dira eta lasaitasuna da nagusi. Baina neguan ere asko dugu ikasteko eta Kutxa Ekogunean ez dugu hibernatzen!

Etorri gure Negulekuetara, naturak erakusteko asko du-eta. Goizero lozorroan sartuko gara gu ere eta gure gordelekuan ipuina kontatu, poliki-poliki esnatzeko. Animaliek hotza gainditzeko zein estrategia erabiltzen duten ikasiko dugu, lagun berriak egin eta ahaztuko ez ditugun abenturak bizi. Eguraldi hotza, neguaren bihotza!

Adina: 3-11 urte

Datak:

  • Lehen txanda: 2019ko abenduaren 23, 24, 26 eta 27
  • Bigarren txanda: abenduaren 30, 31 eta urtarrilaren 2, 3

Ordutegiak eta prezioak:

9:30-13:30

Zerbitzu gehigarriak:

  • Zaintza: 8:00-9:30
  • Bazkaria: 13:30-15:00
Negulekuak 9:30-13:30 Zaintza Bazkaria
Txanda bat 60 € 15 € 24 €
Bi txandak 95 € 25 € 42 €

Deskontuak:

  • 7% Gaztedi bezeroentzat (Gaztedi Plan edo kontua dutenak Kutxabank-en), familia ugari edo monoparentalentzat
  • 10% Eki txartela duten haurrentzako, eta Miramongo Parke Teknologikoko langileentzat

Hizkuntza: euskara

Programa: kontsultatu hemen jardueren programa

Izen-emateak: 2019ko azaroaren 1etik aurrera

Oharrak:

  • Hezitzaile batek autobusez etorriko diren haurrak lagunduko ditu. Kutxa Ekogunera iristen den autobusa G1 Hernani-Aiete-Donostia da. G1 autobusean Donostiako Okendoko geltokitik 9:00etan ateratzen da (haurrak 8:45etan bertan egon behar dute). Eguerdian, bueltan, haurrak leku berean jasoko dira 13:45etan. Haur bakoitzak bere txartelarekin ordainduko du bidaia.