Albisteak

2019 Iraila 30

Hastear da Debabarreneko Euskararen Ginkanaren 1. edizioa

Euskararen Ginkana euskaraz eta euskararekin jolasean aritzeko lehiaketa da, Kutxa Ekoguneak sustatutakoa Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean.

Parte-hartzea taldeka burutzen da. Debabarreneko Euskararen Ginkanan Eibar, Elgoibar, Mutriku, Deba eta Soraluzeko ikastetxeetako DBH4ko ikasleek hartuko dute parte, 4-pertsonetako taldeak osatuta.

Lehen fasean internet bidezko 4 proba burutu beharko dituzte taldeek eta lau talde onenak pasako dira aurrez-aurreko finala jokatzera, Eibarko Coliseoan, abenduaren 4an. Guztira, 1.200 € banatuko dira saritan.

Izen-emate epea urriaren 22a bitartean dago zabalik: www.euskararenginkana.eus

Bestalde, herri edo eskualde mailan Euskararen Ginkana bat abiatu nahi duten Udal edo mankomunitateek informazioa zehatza eskuratu dezakete HEMEN.