Albisteak

2019 Iraila 06

Ikastaro berria eskola baratza abiatu nahi duten ikastetxeetarako

Kutxa Ekoguneak ikastetxean eskola baratza abiatu nahi duten Gipuzkoako irakasleei ikastaro berria eskaintzen die. Ingurugela-ceidak eskaintzen duen formazio pedagogikoarekin osagarri gisa, oinarrizko ezagutza teknikoak eta pedagogikoak eskaintzen ditugu eta baita eskola baratzeak kudeatzeko EAEn dauden baliabideen berri eman ere. 

Kutxa Ekogunearen “Baratzegintza ekologikoa: oinarriak eta ikuspegi pedagogikoa” ikastaroa egin berri dute Beasaingo Alkartasuna Lizeoko irakasleek.

5 orduko ikastaro oso praktikoa da. Lehen egunean,  Baratzezaintza ekologikoaren oinarriak landu dituzte irakasleek, ikastetxeko egokitu berri duten baratzean bertan. Bigarren egunean Baratzea ikasleekin lantzeko begirada pedagogikoa landu da. 

Ikastaro hau egiteko aukera zabalik dute Gipuzkoako Ikastetxe guztiek. Interesa izanez gero, jarri gurekin harremanetan, hezkuntza@ekogunea.eus helbidean.