Aurten, COVID-19a dela-eta egoera berezia bizi dugunez, egoera berri honetara egokitu ditugu jarduerak. Horretarako prestatu dugu protokolo bat (HEMEN ikus dezakezue), ahal den neurrian, jardueretako parte-hartzaileen segurtasuna babesteko eta COVID-19aren transmisioa saihesteko.
ABENDUA
DINAMIZAZIO EKINTZA: 'Lumadunak eta karraskariak'
Untxien artean esperientzia eder eta ezohiko bat izateko aukera eskaintzen duen jarduera gidatua. Jaitsi zure ahotsa, begiratu non zapaltzen duzun eta ireki ondo begiak; zer ikusi eta ikasi asko emango digute gure lagun iletsuek.
NOIZ: 2020/12/07 astelehena 1. saioa: 11:00-12:00 | 2. saioa: 12:30-13:30 TOPAGUNEA: Kutxa Ekoguneko Harrera NORENTZAT: familientzat
Hizkuntza: euskara Prezioa: 6 € haurrak eta helduak
AMONA TOMAXAREN ABENTURAK | Matxin marrazkilaria, Ixabel Agirresarobe, narratzailea
Amona Tomaxa baserrian bizi da baina kalera ere jeisten da maiz. Pertsonaia xelebre hau oinarri hartuta, Ixabel Agirresarobe kontalariak eta Matxin marrazkilariak marrazketa eta kontaketa uztartzen dute.
Saioaren bukaera baratzeko elikagaiak ezagutuko ditugu. Jarduera honen helburua elikaiaz eta baserriko bizimoduaz hausnartzea, ahozkotasunaren garrantziaz ohartzea eta une atsegin bat igarotzea da.
NOIZ: 2020/12/20, igandea, 17:00-18:30 LEKUA: Haur Parkea. Kutxa Ekogunea ADINA: 3-11 urte
Hizkuntza: euskara Prezioa: 8 € helduak/haurrak
OLENTZEROREN LAGUN BERRITSUAK
Olentzero erabat lanpetuta dabil 24 gaueko banaketa gertu dagoelako. Hau dela eta bere lagunak bidali ditu Kutxa Ekogunera hainbat kontu adieraztera. Zer esango digute Olentzeroren lagunek? Goazen denak batera beraien bila! Zuek, baduzue Olentzeroarentzako mezurik? Beraiek eramango diote!
NOIZ: 2020/12/21, 22 eta 23, astelehena, asteartea eta asteazkena, 17:00-18:00 LEKUA: Kutxa Ekogunea ADINA: 3-11 urte
Hizkuntza: euskara Prezioa: 7 € helduak/haurrak
DINAMIZAZIO EKINTZA: 'Lumadunak eta karraskariak'
Untxien artean esperientzia eder eta ezohiko bat izateko aukera eskaintzen duen jarduera gidatua. Jaitsi zure ahotsa, begiratu non zapaltzen duzun eta ireki ondo begiak; zer ikusi eta ikasi asko emango digute gure lagun iletsuek.
NOIZ: Larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan 1. saioa: 11:00-12:00 | 2. saioa: 12:30-13:30 TOPAGUNEA: Kutxa Ekoguneko Harrera NORENTZAT: familientzat
Hizkuntza: euskara Prezioa: 6 € helduak/haurrak
URTARRILA
IPUIN ANTZEZTUA: 'Zirkua zure eskuan' | Saioa Aizpurua
Zirkoan lan egiten duten pertsonen bizitza nolakoa den jakitea, ikuskizun bakoitzaren atzean egiten den ahalegina, lana eta artea baloratzea, pertsona eta pertsonaia nola garen ezagutzea eta bereiztea, animalienganako errespetuaren beharraz kontzientziatzea...
Zirkoa bizitzaren metafora gisa: non denok gure lekua dugun, besteak ulertu eta haiek ulertu behar ditugu.. Ikuskizunak aurrera jarraitu behar du!
NOIZ: 2021/01/03 igandea, 12:15-13:15 LEKUA: Kutxa Ekogunea ADINA: 2-11 urte
Hizkuntza: euskara Prezioa: 7 € helduak/haurrak